Sandra Gomezi ondo merezitako harrera egin zioten atzo Apatan. Dakar Rallya amaitu berri du eta bera izan da motorretan aritu den emakume bakarra. Parte hartzaile guztiak kontuan hartuta, 43. tokian geratu da.
Madrildarra da jaiotzez, Cercedilla izeneko herrikoa, eta urte bi pasatxo daramatza Atxondon bizitzen. Atzoko omenaldia "hunkigarria" izan zela onartu du. "Sorpresa handia hartu zuen eta oso esker oneko nago", adierazi du.
Aurten hirugarren bider parte hartu du Dakar Rallyan. 2022an 62. postuan amaitu zuen eta 2023an ezin izan zuen amaitu arazo mekanikoengatik. Aurten Italiako Fantic taldeak eskaini dio Dakar Rallyan aritzeko aukera. "Oso pozik" dago egindako lanagaz. "Lehenengo astea bereziki gogorra izan da; kilometro asko harri eta dunen artean. Harea oso bigun zegoen. Gainera, bi asteko lehiaketa luze egiten da. Baina pozik nago nire errendimenduagaz, atzetik aurrerako bidea egin dut", baloratu du 32 urte bete berri dituen motor gidariak.
Atzoko omenaldiko irudiak.