Egun osoko egitaraua izango dute Axpen, San Martintxo jaia ospatzeko

A.M. aza 20 Atxondo

Azaroaren 21ean, zapatuan, San Martintxo jaia egingo dute Axpen. Giro ederrean egingo dute eta ez da musikarik eta janaririk faltako. 11:30ean ekingo diote ospakizunari, Axpeko plazan bertan, mokadutxo baten bueltan; ondoren, ingurutik ibilaldi bat egingo dute, musikariz lagunduta. Bazkalaurretik, igel eta porra txapelketa egingo dituzte. Eguneko ekitaldirik nagusienetariko bat bazkaria izango da. 14:30ean hasiko da eta hor ere musikak protagonismo berezia hartuko du.

Antzinako lehergailu bat neutralizatu dute Atxondon

Anboto aza 08 Atxondo

Ertzaintzak azaldu duenez, itxura guztien arabera Gerra Zibileko lehergailua izan da eta "ugertuta" zegoen. 

Asteazkena 25 eguraldia Min: 5ºC
Max: 11ºC
Osteguna 26 eguraldia Min: 5ºC
Max: 12ºC
Ostirala 27 eguraldia Min: 4ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa