Ansotegi: "Jaurlaritzan oso jarrera itxia eduki dute; ez daude prest euren aldetik ezer jartzeko"

Anboto 2012ko api. 18a, 15:46

Goizean Osasun sailagaz batu dira Erraldeko arduradunak, egin dituzten hobekuntzak, eta lanerako eredu berria aurkezteko. Erraldeko presidente Mikel Ansotegik batzarra \"nahiko txarto\" joan dela baloratu du: \"Sentsibilitate falta handia agertu dute sektorearekiko\"

Goizean Osasun sailagaz batu dira Erraldeko arduradunak, egin dituzten hobekuntzak, eta lanerako eredu berria aurkezteko. Erraldeko presidente Mikel Ansotegik batzarra "nahiko txarto" joan dela baloratu du: "Sentsibilitate falta handia agertu dute sektorearekiko".

 

"Hiltegira bertara etor zitezen gura genuen, egindako hobekuntzak ikustera eta lan egiteko modu berria ulertzera, baina jarrera oso itxia eduki dute Jaurlaritzan". Gaur Osasun sailagaz edukitako batzarraren ostean, administrazioko kideen jarrera "tamalgarria" izan dela adierazi du Mikel Ansotegik.

 

Langileak ez gurutzatzeko behar egiteko modu bat zuten pentsatuta, baina Erraldeko presidentearen berbetan, "egindako lana baloratu ere egin barik" Osasun sailak egitura aldatu ezean ezin daitekela lan egin esan die. 

 

Sektorearentzako eta hiltegiko beharginentzako "kolpe gogorra" da hau Ansotegiren berbetan: "arinago egoera larria zuen sektorearentzako karga handia da". Datu moduan, abeltzainek Durangoko hiltegia zarratu zenetik astean 100 euro gehiago gastatzen dutela nabarmendu du, abelburuen garraioan.

 

"Erantzunkizuna hartu behar dute"

Abeltzaintzarentzat Erraldek ematen izan duen zerbitzua, "zerbitzu publikoa" dela azpimarratu du Ansotegik: "zerbitzu hori kenduta, zer irtenbide edukiko durte? ez dute alternatibarik planteatu". Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari "erantzukizunak hartzeko" eskatu die Erraldeko presidenteak, eta Berrizko proiektuari ekiteko premia nabarmendu du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!