Erraldeko beharginak erregulazio espedientean daude

Anboto 2012ko ots. 8a, 11:08

Enplegua Erregulatzeko Espedientea atzo jarri zuten martxan hiltegian. Urtarrilaren 14an Erraldek Osasun Sailaren aginduz bere jarduera bertan behera utzi zuenetik, langileek mantenimendu lanak egiten jardun dute

Enplegua Erregulatzeko Espedientea atzo jarri zuten martxan hiltegian. Urtarrilaren 14an Erraldek Osasun Sailaren aginduz bere jarduera bertan behera utzi zuenetik, langileek mantenimendu lanak egiten jardun dute.

 

Hiltegia berriro zabaltzeko pausoak ematen dabiltzan bitartean langileak erregulazio espedientean daude. Atzo jarri zuten espedientea martxan Mikel Ansotegi hiltegiko presidenetak azaldu duenez. “Langileen eta Administrazio Kontesiluaren adostasunagaz hartu da erabakia”, gaineratu du.

\"\"

 

Egoera “berezi” honetan hiltegia berriro zabaldu arte hartu dute neurria Ansotegiren berbatan: “Jaurlaritzak urgentziaz tramitatu du espedientea eta astelehean jaso genuen onarpena”. Ahalik eta arinen Durangoko hiltegia berriro zabaltzea gura dute Erraldeko arduradunek, baina horretarako Osasun Sailaren baimena behar dute.

 

Plangintza osatzen

Erraldetik kanpo diharduen teknikari bat kontratatu dute hiltegia berriro zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak eskatzen dituen hobekuntzekin plangintza osatu dezan. Plana Osasun Sailean aste bi barru aurkeztea gura dute. Erraldeko langileez gainera, hiltegia osatzen duten udaletako beharginak ere mantenimendu lanetan jardun dute eta “hobekuntzak” eginda daudela baieztatu du Ansotegik: “Hiltegia baldintza onetan dago”.

 

Proiektu berria

Berrizen eraiki gura duten hiltegi berria da Erralde proiektuaren gakoa. Erraldeko arduradunak finantziazio bila dabiltza. Udaletxe batzuk hiltegiagaz bat egiteko informazio eske joan direla azaldu du hiltegiko presidenteak. “Udal batzuekin batzarrak deitu ditugu proiektua azaltzeko”, adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!