Jaurlaritzako Osasun sailak ez du onartu Erraldek ipinitako errekurtsoa

Anboto 2012ko mar. 30a, 12:34

Hiltegiak zituen gabeziako konpontzeko beharrak egin badituzte ere, Osasun sailetik adierazi dute hiltze-prozesuko egiturak berdin jarraitzen duen artean, ezingo dela Durangoko hiltegia zabaldu. Aste Santu ondoren hobetze-planaren gainean batzartzekotan daude Erraldeko arduradunak eta Osasun saila

Hiltegiak zituen gabeziako konpontzeko beharrak egin badituzte ere, Osasun sailetik adierazi dute hiltze-prozesuko egiturak berdin jarraitzen duen artean, ezingo dela Durangoko hiltegia zabaldu.

 

Oraindik Erraldeko arduradunek ez dute jakinarazpenik jaso, baina Osasun Sailak berria baieztatu du: hiltegia babesten duen elkarteak ipinitako gorako errekurtsoa atzera bota du. Hiltegia zarratzeko arrazoi nagusia beharreko produkzio katearen egitura dela berretsi dute; S formakoa da Durangoko hiltegiarena eta forma lineala eduki behar luke.

 

Erraldetko presidente Mikel Ansotegik adierazi du oraindik ez dutela erabakiaren jakinarazpenik jaso, eta horren inguruko berriak prentsari buruz jakin dituela salatu du. Ansotegik esan duenez, Osasun Sailagaz Aste Santu ondoren batzartzekotan dira Erraldeko arduradunak. Duela hilabete Erraldek txosten tekniko bat aurkeztu zuen Osasun sailean, gabeziak konpontzeko hobetze-plana. Haren inguruan berba egiteko izango litzateke batzar hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!