Hiltegia ixtearen kontra elkarretaratzea egin dute, gaur, Erralden

Anboto 2012ko urt. 12a, 09:35

Erraldek eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak (EHNE) deituta egin dute elkarretaratzea, gaur, Durangoko hiltegian. Jaurlaritzako Osasun Sailak, zapatua, urtarrilaren 14a, zehaztu du hiltegia ixteko azken eguna

Erraldek eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak (EHNE) deituta egin dute elkarretaratzea, gaur, Durangoko hiltegian. Jaurlaritzako Osasun Sailak, zapatua, urtarrilaren 14a, zehaztu du hiltegia ixteko azken eguna.

 

Jaurlaritzak berretsi du Durangoko hiltegia itxi egin behar dela. Egiturazko arazoak dituela hiltegiak diote eta "horiek kontsumitzaileentzat arriskutsuak" izan daitezkeela. Osasun neurriak ez direla bermatzen diote. Osasun Sailaren arabera 2007az geroztik hainbat aldiz eskatu die hiltegian konponketak egiteko. Hiltegiko arduradunek diotenez "arrazoi politikoek gain hartzen diete interes orokorrari".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!