Osasun Sailaren erabakia errekurritu gura du Erraldek

Anboto 2012ko urt. 2a, 13:10

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtarrilaren 14an hiltegia ixteko agindua eman du. Erraldeko arduradunek langileentzako, sektorearentzako eta bizkaitarrentzako \"injustoa\" dela azaldu dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtarrilaren 14an hiltegia ixteko agindua eman du. Erraldeko arduradunek langileentzako, sektorearentzako eta bizkaitarrentzako "injustoa" dela azaldu dute.

 

Mikel Ansotegi Erraldeko presidenteak Osasun Sailetik hiltegia ixteko jakinarazpena ezagutu ondoren egoeraren balantzea egin du.  Idatzia aztertuta,  "modu oso subjetiboan idatzia" dagoela kritikatu du  eta bertan ageri diren aspektu batzuk osasun publikoko departamentuarekin zerikusi zuzenik ez dutela ere nabaria dela gaineratu du.  Prozeduraren hasiera baino ez dela argitu dute hiltegitik: "Oraindik ebazpena bera ez daukagu".

 

Neurria desproportzionatua dela salatu du Ansolegik. Neurri eta zuzenketa batzuen bidez, Erraldek aktibitateaz jarraitzeko aukera dagoela azaldu du. "Neurri hauekin, lana behar den bezala egiteko aukera dago. Eta hori da guk osasun sailari eskatu dioguna eta ez digute zuzenketarako inolako proposamenik bidali, prozeduraren hasiera hau da bidali digutena". Erraldetik prozedura honen aurka ahal duten guztia egingo dutela jakitera eman dute. Ahal ditugun neurri guztiak hartuko ditugu eta posible dugun esfortzu guztia egin, asko baita behargin, sektore eta bizkaitar denok galtzeko daukaguna.

 

Berrizko hiltegi berriaren proiektua


Erralden osatzen duten herrietako kideek, oraingo aktibitatearekin gertatzen dena gertatzen dela,  hiltegi berria Berrizeko lurretan eraikitzeko konpromisoa berretsi dutela gaur ere eta hiltegi berriaren eraikuntza oraingo aktibitatearekin independenteki joango dela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!