Traña-Matienako jaien inguruko albisteen bilduma.
Jaengo Fuensanta de Martosegaz senidetuko da Abadiño jaietan

Markel Onaindia 2017 mai 04 Abadiño

Abadiño eta Fuensanta de Martos (Andaluzia, Espainia) herriak senide izango dira bihartik aurrera. Izan ere, San Prudentzio jaien barruan, senidetzarako ekitaldi instituzionala egingo dute. Industrializazioaren eraginez, 60ko hamarkadatik aurrera Jaengo herritik jende ugari etorri zen Traña-Matienara, eta migrazio hori dago hitzarmenaren oinarrian. Jose Luis Navarro alkatea ere handik etorri zen  familiagaz, urtebete zeukanean.