San Prudentzio jaiak 2017

Donien Atxa jausi da Matienan, eta bi ikusle arin zauritu dira

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 27a, 21:42

Matienako jaiei hasiera ematen dien Donien Atxaren igoeran istripua gertatu da, 20:30ean. Donien Atxa altxatzen zebiltzala alde batera jausi da, eta bi ume harrapatu ditu. Anbulantzian artatu dituzte zauri arinekin. Zaurituetako batek hankan min hartu du eta besteak eskuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!