Aurten bosgarren aldia egingo du jai batzordetik antolatutako txapelketak. Hasieran, diru saria jasotzen zuten irabazleek, baina, aurten, hori kendu eta garaikurrak banatuko dituzte. “Azken batean, futbitoa erdigune dela, jai-giroa sortzea eta ondo pasatzea da helburua”, azaldu du jai batzordeko Alex Cuestak aldaketa arrazoitzeko. Talde irabazleak ez ezik, jokalari eta atezain onenek zein txapelketako pitxitxiak ere garaikurrak jasoko dituzte.
Frontenisa
Maiatzaren 6an, frontenis txapelketako bi bikoterik onenek indarrak neurtuko dituzte, 20:30ean.