"Argi utzi nahi dugu jaiak denentzat direla, gizon eta emakumeentzat, eta eraso sexistarik txikiena gertatu ezkero erne egongo direla herritarrak”, esan du Yanire Moreno Berdintasun arloko zinegotziak.
Bestalde, mezu sexistarik gabeko kanta sorta bat ere gomendatuko diete tabernariei, eta Eraso sexistarik Ez! Ezetza, ezetza da! eslogandun eskumuturrak banatuko dituzte jaietan. Errota kultur etxean eta Matienako tabernetan eskuratu ahalko dira.
Yanire Moreno zinegotziaren berbetan, “San Prudentzioetan denek, gizonek eta emakumeek, askatasunez gozatu behar dituztela jaiak”, da ekimen horiekin zabaldu nahi duten mezua da.