Navarroren esanetan, ikusleek istripurik ez sufritzea saihestuko dute hurrengo aldietan. "Neurriak hartuko ditugu. Txopoa beti jausi ahalko da, baina hemendik aurrera, bere perimetroan jendea egotea sahiestuko dugu". Adibidez, gertuen dauden barandetatik jendea kenduko dute.
Alkateak kontatu duenez, atxa sartzeko zuloko tresna metalikoak buelta eman zuen, txopoa ez zen zuloan sartu, eta gero, ezin izan zioten eutsi.