Navarrok ilusioz hartu du senidetza. “Herriko bizilagun batzuek eskatu dute, eta, gainera, ni jaio nintzen herria da”, kontatu du alkateak. “Bere sasoian jende ugari etorri zen handik, eta haien seme-alaba asko bizi dira hemen”, azaldu du Navarrok.
Fuensanta de Martoseko udalak baietza eman zion eskaerari. Ondorioz, bihar talde bat etorriko da senidetza egia bihurtzera. 19:30ean izango da ekitaldia, Errotan.