San Prudentzio jaiak 2017

Tren zerbitzu berezia San Prudentzio jaietan

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 27a, 12:16

Traña-Matienan San Prudentzio jaiak direla eta Euskotrenek tren zerbitzu berezia prestatu du apirilaren 29rako eta maiatzaren 6rako.

Gaueko tren zerbitzua indartzeko asmoz, ohiko ordutegietako trenez gain ondorengo ordu hauetan ere trenak egongo dira. Zalbidarrerako norazkoan gaueko 0:00etan, 1:10ean, 3:10ean eta 5:10ean. Zornotzarako norazkoan, berriz, gaueko 23:16an, 0:37an, 2:37an, 4:37an eta 6:37an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!