"Belgikan ez dugu artisautza azoken kultura hau"

Anboto abe 02, 10:00 Durango

Orain lau urte, Leoni ter Haar (Belgika, 1990) belgikarra naturaz eta animaliez inguraturiko baserri batean bizitzen hasi zen, Berrizen. Gante hiria Okango auzoko landa eremuagaz aldatu zuen. Sorterrian, filmetako eta telesailetako arte eta dekorazio departamenduetan lan egiten zuen. Hemen, artisautza ogibide bihurtu du azken urte eta erdian. Makramea erabilita, askotariko produktuak sortzen ditu: txakurrentzako lepokoak, eskumuturrekoak, landareentzako dekorazioa... Egunotan buru-belarri lanean dabil aurretik duen erronkari begira: Euskal Dendan lehenengoz parte hartuko du.