Urteetako ohiturari eutsiz, dantza erakustaldia egingo dute Landako Gunearen inguruan lehenengo, eta Ezkurdin gero. Kriskitin dantza taldeak gonbidatuta, Iruñeko Duguna taldeko dantzari eta musikariek ere parte hartuko dute erakustaldian. Guztira, 80 dantzarik baino gehiagok egingo dute dantzan. Jaizale Durangaldeko Txistulari elkarteak eta Nerea Zarandona soinujoleak ere parte hartuko dute ekitaldian.
Abenduaren 7an izango da ekitaldia, zapatuan. Merkatu plazaren atzeko aldetik, dantzari eta musikariek Landako Gunerako bidea hartuko dute kalejiran, 12:00etan. Bertan erakustaldia egingo dute, Durangoko Azokagaz bat eginez. Ondoren, bigarren saio bat ere egingo dute, Ezkurdi plazan.