[BIDEOA] Bernat Vidal omenduz ireki ditu ateak Euskal Dendak

Anboto 2024ko abe. 5a, 15:55

Arbaso elkarteko sortzaileetakoa eta bertako presidentea izan da ia 30 urtez.

Euskal Dendak ireki ditu ateak. Aurtengo irekiera ekitaldia berezia izan da, Bernat Vidal omendu dutelako. Arbaso elkarteko sortzaileetariko bat da eta bertako presidentea ere izan da ia 30 urtez: 1995etik, aurten Veronica Garciak lekukoa hartu dion arte.

Dendari dagokionez, 53 postu ipini dituzte merkatu plazan. Durangaldeak zazpi postu izango ditu, iaz baino bat gehiago. Sei berriro etorriko dira: Eneko bitxiak, Gorakat, Restaurarte, Jantzie, Amalur eta Veletta. Bat berria da: Nudamé. 

Euskal Dendako ordutegia honako hau da: 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era. Domekan, 20:00etan itxiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!