Berdinegia
2018-04-13 08:30 IritziaOroimena presa bat bezalakoa da, eta presa orok bezala beharrezko du beteta egotea, baina baita ihesbideak izatea ere. Atxagaren Obabakoak liburu zoragarrian irakurritako hausnarketa da.
Ikimilikiliklik
2018-01-19 08:30 IritziaKafea sutan utzi dut eta ordenagailuaren aurrean eseri naiz entretenitzeko asmotan. Barikua. Bazkalosteko ordu hilak. Bat-batean, orduak ez ezik denbora ere hil zait begien aurrean Artzeren heriotzaren berria irakurri dudanean. Ordu hiletan denbora hil dit hildakoaren notiziak.
Injustizia poetikoa
2017-11-03 08:30 IritziaLorez eta jendez bete dira hilerriak asteon. Lurperatuek lo eternalarekin etorriko ei zen amestutako bakea zapuztuta sentitu izango dute, eta kanposantuko harrek ere lur artean gorde beharko zuten, gorpuak xurgatzearen oturuntza une batez ahaztuta, lur gainetik zetozen pauso-hots eta jendearen joan-etorri etengabeek hala behartuta.
Elorrioko plazan ikusia
2017-09-15 08:30 IritziaBariku gaua. Kalean egoteko aro bikaina, baita Elorrion ere, Erreka kaleko ohiko hotza ahaztuta. Aparkatzeko arazoak izan arren, halako batean jaitsi gara autotik.
Nor zaren?
2017-06-09 08:30 IritziaNor zaren pentsatzen badaramazu denbora indefinitu bat, urteak bai, zenbat diren esatera ausartzen ez bazara ere. Denboraldi jakin batzuetan existentziaren atzaparrei arretaz begiratu diezu, eta hausnartu duzu izateari buruz, batez ere, atzaparrok azala ondo atximurkatu dizutenean.
Sua
2017-03-24 08:30 IritziaKanpoan euria eta haizea. Beste behin ere tantaz bete zaizkigu etxeko leihoak; gero, markak gelditzen dira. Babak lapikoan egiten ari dira, behetik berotzen duen suari esker, eta sukaldean nabaritzen da halako goxotasun bero bat.
Primetimen
2017-01-20 08:40 IritziaDuela urte batzuk, 2008an, estreinatu zen ETBn Goazen telesaila. Orduko hartako akordu zehatzik ez dut. Ikusten genuela badakit, asko gehiagorik ez. Aurten berriro ekin diote ordukoari.
Publizitateaz, apur bat
2016-10-21 08:30 IritziaInguru ederrean bizi gara, zer esanik ez, leku magikoa, mitikoa… eta azken aldian tipikoa ere bai. Euskal herritarrei, ez halabeharrez euskaldunei, zuzendutako telebista katean ohikoa izaten da anuntzioetan Durangaldeko parajeak agertzea.
Disfrutatu(arazi) jaietan
2016-07-08 08:30 IritziaInguruko herri eta auzo gehienetan jaiak hasita edo hastear direnean errealitateak ikaratu egiten nau. Denok ere errazegi jartzen dugu gomets morea paparrean, eta txosnetako edalontzietan dauden pegatekin gainezka jartzen dugu ordurako alkoholez zikindutako kamiseta. Bilgune Feministako pegataren bat ere bai tartean, seguru. Izan ere, nor ez da ba honezkero emakumeon aldarri baten edo besteren parte egin?
Indar haziak
2016-05-13 08:30 Iritzia“Matixenan dana maketue baño eztak”. Aurreiritzi zabalduegia da Abadiñon eta inguruetan. Baina berba horren peioratibotasunaz haratago, ezin esan esaldia bera faltsua denik. Garai batean lan eta bizitza hobe baten bila etorri ziren Espainian beherakoak, etxartean, “bealdekuek” deituak ere izan direnak. Eta Trañan gotortu ziren, lau baserri egotetik aniztasuneko langile auzo izatera pasa zena.
Ados, guztiz ados.
Esango nuke Durangon badagoela gaitasuna alternatibak egiteko. Gazte sortzaile nahikoak eta ekimentsuak gainera. Gidoi batzuk egin eta...
»» Primetimen