Sorginen itzalera

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

1617ko irailaren 3an Durangaldeko alkateek Gerediagan bildurik Batzar Nagusian sorginkeriak zekartzan kalteei buruz eztabaidatu zuten eta euren aurkako neurriak hartzea erabaki zuten. Hurrengo batzarretan jarraitu zuten gaia eztabaidatzen eta euren ustez sorginak ziren gizon eta andreen aurkako errepresioa antolatu zuten nahiz eta agintari zibilak eta erlijiosoak, inkisidoreak, ez egon ados euren eskariarekin.

Gudak puskatutako ikastola

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Urriaren 2an, 50 urte beteko dira Iurretako Goiuria ikastolak ateak zabaldu zituela. Urte batzuk gorabehera zabaldu ziren gure inguruan Durangoko Kurutziaga, Matienakoa eta beste hainbat, baina ez ziren inguruko lehen ikastolak izan.

Abarketen eremu askatua

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gero eta herri gehiagotan daude kotxeei itxitako kaleak. Suposatzen da kotxe eta oinezkoen arteko “guda” horretan azken hauek ari direla gerra irabazten, eta hori sinetsi nahi nuke. Baina herri askotan, eskuratutako lur zatia goiz batean terraza batekin pribatizatuta agertzen da. Umeek lortua zuten espazioa galdu dute.

Amatzako gerrako umeak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gerraren 80. urteurrena dela-eta hemen gabiltza ia egunero, batetik bestera. Durangoko bonbardaketa, Saibigaineko gudaldia, Otxandioren “liberazioa”, etab. Baina gudak ere baditu bere istorio txikiak, eta horrelako bat ekarri gura dut gaur lerrootara.

Durango & museoa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Bidaiatzean beste lurraldeetako museoak bisitatzea da bidarien ohitura. Bidaiariez nabil, ez turistez. Turista gai da Durangoko turismo bulegoan kultur ondareari buruzko informazioa eskatu eta irtetean Kurutziagako kurutzeari begiratu barik joateko. Ez duzue sinesten? Egin proba...

Manolo & Raquel

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

“Iurretako bodegillie” herri horretako taberna edo toki xelebretariko bat dugu. 60ko hamarkadan Foncea anaiek zabaldutakoa, eta geroztik, Pedro Mari Zaratak eta beste xelebre batzuek gobernatu duten “zuloa”.

Urkiola & Londres

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Urkiola izenarekin hainbat eraikuntza, toki eta tramankulu bataiatu dira. Euren artean, 1949an Sestaoko La Naval ontziolan Aznar enpresarako egindako itsasontzi bat. Kanarietatik Londresera egiten zuen itsasontziak bidaia, turistak eta fruta eramanez.

Jose Goilubar

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Iurretara ezkondu zen, 1957an, jaiotzako Goilubar utziz. Hamarkada luzeetan gure artean bizi ostean, bera eta Mari—emaztea— alabarengana joan ziren bizitzera, Albacetera, eta han, 84 urte zituela, heriotza heldu zitzaion.

Josune Olabarria

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

1982an, Gerediagan lanean hasi nintzenean, eskualdeko liburutegiek ez zuten biltzen euren inguruari buruzko argitalpenik, eta ezer behar izanez gero, Bilbora joan behar zen. Aldundiko liburutegiko prozedura zela-eta, lau liburu begiratzeko goiz osoa behar zen.

Zorionak ala mila esker?

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Bukatu da 2015. urtea, eta haregaz batera Gerediaga Elkarteko 50. urteurrena. Urteurrena dela eta, urte osoan hainbat kultur ekintza eta oroimen ekitaldi burutu dira. Geldiguneak ere izan dira elkartearen etorkizunari buruz gogoeta orokorra egiteko.