ASTEBURUAN

Gaztelua auzoan jai giroa nagusi

Abadiño.  Jai giroa izango dute nagusi, asteburuan, Gaztelua auzoan. Zapatua, San Martin Eguna, eguna handia da auzoan, eta hori gogoan hartuz ekitaldi sorta antolatu du Udaleko Kultura Sailak.
UKIMENEZ DABILTZA

Hamar informazio puntu elkarreragile jarri dituzte

Durango.  Hamar informazio puntu elkarreragile jarri ditu Udalak hirian banatuta. Gehitzen joango den oinarrizko informazioaz hornitutako panel horiek merkatari elkarteekin elkarlanean jarri dituzte, eta asteburuan ipiniko dituzte martxan.
'EUSKAL HARLEY'

Harley Davidson motoen erakustoki bihurtuko dute Landako Gunea

Durango.  Euskal-Harley-Custom’ jaia ospatuko dute, uztailaren 3tik 5a bitartean, Landako erakustazokan. Horietariko 200 mototik gora batuko dira, eta nobedade moduan bide heziketa zirkuitua ere egokituko dute; gaztetxo ezinduek moto elektrikoan jardun ahal izango dute. Geu Be eta Stop Accidentes elkarteak gonbidatu dituzte. Aeromodelismo erakustaldia ere izango dute domekan.
LEHIAKETA

Enpresa txikiak zein komertzioa sustatzeko bidea erraztu guran

Iurreta.  Iurretako herrigunean enpresa berriak sortzea sustatu guran Enpresa-proiektuen I. Deialdia antolatu du Udalak.
INAUGURAZIOA

Datorren hilaren 14an inauguratuko dute Goiuria kulturgunea

Iurreta.  Goiuria kulturgunerako erabilera araudiaren hasierako onespena lotu du gaurko udalbatzarreko gai-ordenean, eta uztailaren 14an inauguratuko dute.
Lehiaketa

Learreta-Markina herri eskolako logo berria aukeratu dute

Bizkaia.  Learreta–Markina herri eskolak logo berria dauka. Mallabiko eskolako ikasle eta ikasle ohien artean egindako lehiaketan aukeratu dute ikastetxearen irudi berria. Julene Larrakoetxeak egindako lana eskolarentzako irudi egokiena dela iritzi dio epaimahaiak. Lehiaketan 33 lan aurkeztu dira guztira, eta epaimahaia Oihane Onaindia kultura zinegotziak, irakasle bik eta guraso bik osatu dute.
Jaiak

Txirlo astoa garaile Sanjoan jaiei agurra emateko egunean

Garai.  Zapatuan, ostera, ipuin kontalaria, afaria eta erromeria izan ziren Garain, Momoitioko baseliza inguruan.
ERALDAKETA

TAO txartel berezia, gremio zein osasun zerbitzuentzako

Durango.  Trafikoaren eta aparkamenduaren ordenamenduak (TAO) zenbait eraldaketa “garrantzitsu” jasoko ditu. Horretara, gremioentzat —bertan jardunez gero— eta etxez etxeko laguntzan diharduten osasun-langileentzako txartel berezia sortuko dute, TAO gunean aparkatzeko erraztasunak emanez. Minusbaliatu txarteldunek ere izango dute autoa bertan uztea.
Txirrindularitza

Zorte txarrak dominarik gabe utzi du Eneritz Iturriaga

Bizkaia.  Euskadiko Federazioko 23 urtez azpikoek eta nagusien emakumezkoen taldeak lan aparta egin dute Kantabrian jokatutako Espainiako txapelketan. Lau domina lortu dituzte, horietako hiru erlojuz kontrakoan. Eneritz Iturriaga abadiņarrak urrea lortzeko merituak egin zituen erlojuz kontrakoan, baina bizikletako katea irten zitzaion eta hortxe zapuztu ziren bere esperantza guztiak. Hala ere, ez zuen etsi eta laugarren amaitu zuen, dominaren ateetan.
AGENDA 21

Plastikozko 600.000 poltsa desagertaraztea helburu

Durango.  Agenda 21en bitartez, 600.000 plastikozko poltsa desagertaraziko dituzte aurten. Okindegietan banatuko dituzten paper-poltsekin lortu gura dute hori. Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren (2007-2010) baitan jaso dute ekimena, udal arduradunek azaldu dutenez.
Txirrindularitza

Beti ez du onenak irabazten

Abadiño.  Gaur astebete Santoņan (Kantabria) jokatutako emakumezkoen erlojuaren aurkako Espainiako Txapelketan, Eneritz Iturriaga abadinarrak ezin izan zuen bere egin eskura zuen garaipena. Zorte txarra izan zuen lasterketa-lagun Iturriagak.
Pilota

Giro ederrean jokatu zituzten Oizpe txapelketako finalak

Berriz.  Oizpe Pilota Txapelketak ikusmin handia sortu zuen berriztarren artean. Zaleek ez zuten hutsik egin igandeko finaletara. Berrizek hiru finaletan zituen ordezkariak eta azkenean batek irabazi zuen: Albizuri IIak nagusietan Aurtenetxe lezamarraren kontra.
Bizkaiko II Mailako Txapelketa

Urrejola eta Ocerinek kadete mailako txapelketa irabazi dute

Otxandio.  Joan zen barikuan Bizkaiko II Mailako Pilota Txapelketako finala jokatu eta irabazi zuten Ibon Urrejola otxandiarrak eta Ander Ocerin zornotzarrak. 22-18 menderatu zuten Zeanuriko bikotea.
UDALA

Gay eta lesbianekin bat

Durango.  Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Durangoko Udalak.
Elorrio

Fytasako kaleratze espedientearen kontsulta epea atzeratu dute

Elorrio.  Fytasa Taldeak aurreikusi duen behin betiko kaleratze espedientearen kontsulta epea abuztuaren 3a arte luzatzea lortu dute Ductilorreko langileek. Espedienteak 19 langile kaleratzea jasotzen du, komiteak jakin eragin duenez.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia