Errogatiba
Abadiño. Zapatuan, Andra Maritik abiatuko da goizean goizetik errogatiba.
Gaztetxeko konponketak
Abadiño. Espero zuten baino gehiago luzatu zaizkie egitekoak, baina Aita Kurutzetako jaietarako Gaztetxea zabalik izango da.
MANIFESTAZIOA
Abadiño. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak hasi direla salatzeko 250 lagun inguru batu ziren zapatuan, Abadiņon, AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestazioan. Orain dela 15 egun hasi zituzten lanak Abadiņoko Mendiola auzoan. “Herriaren oihuari entzungor egin eta AHT eraikitzen hasi dira. Abadiņo txikitzen hasi dira”, salatu dute antolatzaileek, ohar baten bitartez.
JAIAK
Abadiño. Makina bat ekitaldiz jantzitako egitaraua prestatu dute abuztuaren 2tik 6ra luzatuko diren Gerediaga auzoko Salbadore jaietarako.
AHTren lanak
Abadiño. Eskualdean Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak egiten hasi direla-eta, proiektuaren kontrako konpromisoa berrestera bildu ziren, joan zen barikuan, AHTren kontrako Elkarlaneko eragile eta herritarretarrak.
ATLETISMOA
Abadiño. Durangarrak biak eta Bidezabal atletismo taldekoak. Peiok eta Aliziak maila bikainaz irabazi zuten atzo Bidezabalek berak antolatzen duen Urkiolako igoera.
ISTRIPUA
Abadiño. Istripu larria gertatu zen, joan zen martitzenean 19:50ean, Traņa-Matiena auzoko (Abadiņo) Traņabarren kalean.
FUTBOLA
Abadiño. Abadiņok ezin izan zion Indautxu Bri irabazi eta beraz lurraldeko bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian. Partiduari buelta ematea lortu zuten arren, azken minutuetan bilbotarrak gehiago izan ziren.
GREBA
Abadiño. Greba mugagabea hasi dute Traņa-Matienako (Abadiņo) Guibema S. L. enpresan, “jazarpen sindikala” salatu guran, ELA sindikatuko Metaleko ordezkariek jakin eragin dutenez.
SARITUA
Abadiño. ONCEk, El Trebol instanteko loteria joko berriaren bitartez, 3.000 euroko saria eman du Abadiņon.
SARIA
Abadiño. Automozio sektorearen alde egindako lanagatik saritu dute Pierburg enpresa, Gasteizen izan den Basque Automotive Industry-Bai Topaketan.
ERASOA
Abadiño. Durangoko Ertzainetxeko agenteek 55 urteko gizonezkoa atxilotu zuten joan zen barikuan, ustezko genero indarkeria delitua leporatuta. Ustezko erasotzaileak emazte eta alaba biei egin zien eraso.
GREBAN
Abadiño. Greba mugagabean jarraitzen dute Traņa-Matienako (Abadiņo) Guibema S. L. enpresan, “jazarpen sindikala” salatu guran. Lankide baten kaleratzea eta langileekiko “errepresaliak” salatzen dituzte langileek, ELA sindikatuak jakin eragin duenez. “Jazarpena” amaitzeko eta kaleratutako langilea berriro hartu dezaten eskatzeko elkarretaratzea egin zuten, joan zen barikuan, ELAko hainbat ordezkarik enpresaren aurrean.
XAKEA
Abadiño. Abadiņoko probalekua xake zaletasunaren lekuko izan zen joan den asteburuan. Izan ere, eskola-arteko xake txapelketa jokatu zen bertan eta Euskal Autonomia Eskidego osoko hainbat ume batu ziren elkarren aurka lehiatzeko. Egun osoan zehar, kimuen, benjaminen eta haurren kategoriako umeek xakeaz gozatu zuten.
ELKARRIZKETA
Abadiño. Ander Iturraspe (Abadiņo, 1989) Athletic-en lehen taldeagaz entrenetan dabil azken aldian. Joaquin Caparrosek oso gustuko dau futbolaria eta baliteke datorren denboraldian lehen taldeagaz debuta egitea. Beragaz egon gara eta pozik dagoela esan deusku.