Bazkari hunkigarria prestatu zioten joan zen zapatuan Begoña Arrietari herriko frontoian. Eskoletako sukaldari lanetan 28 urte eman dituen beharginak herritarren omenaldi beroa jaso zuen. Argazki galeria (2010ko martxoaren 10a)
GRAVN Federazioen arteko txapelketa martxan ipiniko da asteburu honetan. Bizkaiak ere ordezkaritza zabala izango du. (2010ko martxoaren 10a)
Aste honetan eta aurrekoan Durangoko udalbatzarra osatzen duten alderdiek aurrekontuen gaineko euren iritzia argitu dute prentsaurrekoetan. Hala ere, atzoko udalbatzarrean, espero zitekeenez eta urte bi aurrekontuak luzatuta funtzionatu dutela ... (2010ko martxoaren 10a)
Dagoeneko elurra botatzen dabil Urkiola eta Kanpazarren. Arratsalderako egoerak txarrera egitea itxaroten dute. (2010ko martxoaren 10a)
Gaur hiru kabiar mota dastatzeko aukera izango da Elkartegian, Saltsan azokaren zuzendaria den Iñaki Uribe sukaldariaren eskutik. Eguenerako berriz, Done Jakue ardatz moduan hartuta 6 ardoren dastaketa proposatzen dute. (2010ko martxoaren 10a)
Ertzainek eta udaltzainek gaua Udaleko batzar aretoan eman duten Fundifeseko 40 bat langile desalojatu dituzte gaur goizean. 2010eko aurrekontuen inguruko eztabaida amaitu ostean hasi zuten protesta. (2010ko martxoaren 10a)
Fundifeseko 40 bat langile ohik udalbatzar aretoa bete zuten atzo. Jesus Mari Vicentek, langileen ordezkari legez, Fundifeseko lurrak berkalifikatzeko eskatu zuen berriro eta erantzun bat jaso arte ez zirela irtengo esan zion Aitziber Irigoras ... (2010ko martxoaren 10a)
Astelehen iluntzean desagertu zen 12 urteko gaztetxoa, ingeleseko klasetik etxerako bidean. Atzo arratsaldean aurkitu zuten Lemoako Elorriaga auzo inguruan. Azterketa baten emaitzaren osteko eztabaida izan ei zen ihesaldiaren arrazoia. (2010ko martxoaren 10a)
Atzo arratsaldeko (martxoak 9) udalbatzarrean 2010eko aurrekontuak onartu zituzten Durangon. EAJk eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten; PPk eta Talde Mistoak kontrakoa eta Aralar abstenitu egin zen. (2010ko martxoaren 10a)
Ikastaroan parte hartzen dutenei entrenamendu fisikoa eta ahots lanketa eskaintzea da martxoaren 13an Banarte antzerki taldearen Muntsaratz auzoko lokalean egingo duten ikastaroaren helburua. (2010ko martxoaren 10a)
Durangaldeko taldeak ezin izan zuen hiriburukoa menderatu. 32 puntu gehiago eskuratu zituzten bilbotarrek. Argazki galeria (2010ko martxoaren 10a)
Eguenerako ipini dute hurrengo Hilean Behin dokumental emanaldiaren hitzordua: Cooking History izeneko dokumentala eskainiko dute Elorrioko Iturri kultur etxean, 19:30ean hasita. (2010ko martxoaren 09a)
Gobernu taldeak 2010erako udal aurrekontuak aurkeztuko ditu gaur arratsaldean udalbatzarrean. PSE-EErekin akordioa egin dute jeltzaleek, eta beraz, aurrekontuak onartzea itxaroten da. (2010ko martxoaren 09a)
Mallabiarrak eta Abadiñarrak txapel bana eskuratu dute asteburuan. Praderak Euskal Herriko paleta gomazkoa, eta Uriartek Bizkaiko Trinkete txapelketakoa. (2010ko martxoaren 09a)
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
