Garaiko X. Landare eta Lorezaintza azoka inoizko arrakastatsuena izan da

Anboto 2024ko api. 22a, 16:17

Udalak eta Urkiola Landa Garapenak lankidetzan jarraituko dute lehenengo sektorea ikusarazteko eta biziarazteko.

Garaiko Udala eta Urkiola Landa Garapena pozarren daude domekako Landare eta Lorezaintza azokak izandako harreragaz. "Goizean zehar, ehunka pertsona hurreratu ziren azoka honetara. Zenbait saltzaile azokara eramandako guztia salduta bueltatu ziren etxera", azaldu dute udal iturriek. Gaineratu dutenez, azokaren hamargarren edizio hau "inoizko arrakastatsuena" izan da, eta aurrera begira lankidetzan jarraitzeko konpromisoari eutsiko diote lehenengo sektorea ikusarazteko eta biziarazteko. Era berean, udalak antolakuntza lanetan ibili ziren guztiak eskertu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!