Elorrioko Txintxirri Ikastolan ere Ikastolen 7. Biltzarra berbagai.

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Txintxirri Ikastola 2024ko api. 19a, 12:21

Datozen urteetarako helburuak zehazteko Euskal Herriko Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolok 7. Batzarra egingo dugu ekainaren 22an, datozen 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko.

7. Batzarraren helburua da “Ikastolen mugimendua osatzen dugun Ikastolok eta batzen gaituen Ikastolen Elkarteak, datozen urteetarako ditugun erronken inguruko hausnarketa partekatua egitea, eta ipar izango ditugun helburuak adostea”Gaurtik begiratuta, biharko Ikastolak irudikatzeko unea da. Oinarrizko proposamen bat badago, orain, Ikastolok aztertu eta gure proposamenekin hobetuko duguna.

Elorrioko Txintxirri Ikastolan elkartu ginen atzo dozenaka profesional, guraso eta bazkide kolaboratzaileak, lehen eta oraingoak, Ikastolen Elkarteak sortutako oinarrizko proposamena landu, aztertu eta hobetzeko bidean hasierako urratsak ematen hasteko. Erronka garrantzitsua daukagu, eta horretan ezinbestekoa da Ikastola komunitatea osatzen dugunon parte-hartzea. Hurrengo zita, apirilaren 25ean izango dugu.

Denon artean eraikitzen dugulako Ikastola!

#guikastola

#Ikastolen7Batzarra

#biharkoikastolak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!