[BIDEOA] Tabirakoko emakumeen taldearen urteurren jairako txartelak, eskuragarri

Anboto 2024ko api. 25a, 09:00

Ekitaldia ekainaren 1ean izango da. Txartelak maiatzaren 1era arte erosi daitezke.

Aurten 50 urte bete dira Tabirako saskibaloi klubean emakumeen taldea sortu zutenetik. Ospakizuneko ekitaldi sortaren barruan ekainaren 1ean Landako Gunean egingo duten urteurren jaia da hurrengo ekimena. Bazkari herrikoia antolatu dute eta bazkalostean musikarik ere ez da faltako. Txartelak maiatzaren 1era arte daude eskuragarri 40 eurotan.

Ospakizun herrikoia izatea gura dute eta jaira batzeko gonbidapena lau haizetara zabaldu dute bideo baten bitartez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!