[BIDEOA] IV. Labur Esandaren bideoak ikusgai daude

Anboto 2024ko api. 24a, 12:25

Zapatuan Labur Esanda Durangoko film labur lehiaketaren laugarren edizioa egin dute.

Zapatuan egindako ekitaldian dozenaka lagun batu ziren Plateruenean; urtero lez, parte hartzaileek gaia (bertigoa), objektua (kopa) eta esaldia ("Esanik erruz egi bat eta bi gezurrekin ase") jasota, 24 ordu izan zituzten film labur bat sortzeko. Puixemoi produkzioak taldeak eraman zuen lehen saria, Jabetza lanagaz; bigarren eta hirugarren sariak Zaharraz Harro (Zirrikitu zoro oro zutik irriz lanagaz) eta Hariketarrak (Terapiea) taldeek eraman zituzten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!