Barikuan Elorrion izan eta gero, Durangora dator gaurkoan Saga ekoiztetxearen lana. Pinocheten diktaduraren osteko trantsizio garaian idatzi zuen Dorfmanek testu hau. Emilio Gutierrez Caba, Luisa Martin eta Jose Saiz dira aktore nagusiak. (2010ko martxoaren 14a)
Tokiko enplegua indartzeko Amankomunazgoak bultzaturiko egitasmoaren barruan, langile bat hartzea dagokio Garaiko Udalari. Maiatzean hasiko litzateke lanean behargin hori. (2010ko martxoaren 14a)
DimaGolf klubak Udaberri Torneoa antolatu du martxoaren 27an. Pitch & Putt zaleei bideratutako torneoa da, eta zelai berria ezagutaraztea ere badu helburu. Hala ere, zelaiaren irekiera ofiziala ospatzeko torneoa apirilaren amaiera aldera egingo ... (2010ko martxoaren 14a)
Gaur amaitu da Euskal Herriko Kluben arteko Xake Txapelketa. Abadiñok mailari eutsiko diola ematen du Zaldi Baltza mailaz igo daiteke. (2010ko martxoaren 13a)
Alde Zaharreko txoko batean ustez lapurretan egitearren 21 urteko gizonezkoa atxilotu dute. (2010ko martxoaren 13a)
Ertzaintza 70 urteko abadiñar baten bila dabil barikutik emaztea erasotu duelakoan. (2010ko martxoaren 13a)
Asteon amaitu da udal lurrak erabiltzeko eskari berriak egiteko epea. (2010ko martxoaren 13a)
Durangaldeko Amankomunazgoak tokiko enplegua indartzeko burututako programa dela-eta Zaldibarri bost lanpostu dagozkio. (2010ko martxoaren 13a)
Fundizioko langileek astelehenetik aurrera greba mugabakoa egingo dutela jakinarazi dute. Bihar, 13:30ean manifestazioa egingo dute herrian. (2010ko martxoaren 12a)
Azken Udalbatzarrean izan ziren istiluei erantzun dio Durangoko Gobernu Taldeak Prentsaurrean. (2010ko martxoaren 12a)
Bere sasoian, haizetearen ondorioz atzeratuta derbia martxoaren 18an jokatuko dute. (2010ko martxoaren 12a)
Aurtengoa 16. aldia du Abadiñoko txapelketak; Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Errioxako 164 pilotari lehiatuko dira. (2010ko martxoaren 12a)
Futbolean eta hirugarren erregionalean derbia jokatuko dute Ezkurdik eta Elorrio Bk; areto futbolean eta bigarren erregionalean derbia dute Dantxarik eta Gu Lagunak-ek ere. (2010ko martxoaren 12a)
Atzo, eguena 11, torneo honetako bi norgehiagoka jokatu ziren. (2010ko martxoaren 12a)
Polizia iturrien arabera, atzo gaueko 22:00etan atxilotu zuten elorriarra Lisboako aireportuan. Venezuelara joateko intentzioa ei zeukan ustezko etakideak. (2010ko martxoaren 12a)
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
