Elkartasuna adierazi diete 2021eko udan San Josen atxiloturiko gazteei

Anboto 2024ko api. 25a, 08:00

2021eko udan Elorrion atxilotu zituzten sei gazte epaitu dituzte apirilean zehar. Barikuan egin zuten elkarretaratzea Elorrioko plazan.

2021eko udan Elorrioko San Jose inguruetan atxilotu zituzten sei gazteak epaitzen dabiltzala eta, Elorrioko gaztetxeak elkarretaratzera deitu du. Epaiketa salatzeaz gainera, babesa agertu gura izan diete gazteei. "Gazteok kriminalizatu egiten gaituzte komunikabideen, sare sozialen eta heziketa sistemaren bitartez, eta gure aurkako jazarpena zein bortizkeria poliziala justifikatzen dituzte. Horrela, interbentzio hauek egunerokotasuna bihurtu dira", salatu zuten. Horrez gainera, azken asteetan asanbladako hainbat kide identifikatu dituztela salatu dute. "Ez gara dena onartuko duen belaunaldia izango", aldarrikatuz amaitu zuten ekitaldia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!