ATXILOTUAK
Elorrio. Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu, ETArekin zerikusia dutelakoan. Horietako hiru dira Elorriokoak: Gaizka Jareņo Ugarriza, Adur Aristegi Aragon eta Liber Agirre Mazaga.
HERRI LANAK
Elorrio. Begoņa plazako lanak amaituta izango dira abendurako. Eman ditu dagoeneko Udalak amaitzeko dauden bigarren zatiko lanak, eta hileon bertan hasiko dira. Construcciones y Excavaciones Bermeosolo enpresak hartuko du horien ardura, 309.000 euroko aurrekontuarekin.
AISIALDIA
Elorrio. Ludoteka zerbitzua izango dute herritarrek datorren urrian hasita. Ikasturtearekin bat egingo du 3 urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako udal ludotekak eta, oraingoz, Iturri jauregian izango du lekua. Arratsaldeetan egongo da zabalik aurten lehenengoz antolatutako ludoteka. Aurtengo aurrekontuak batzen du 20.000 euroko diru-atala zerbitzu barri horri begira.
PARTE HARTZE PROZESUA
Elorrio. Hiri-ordenazioko udal plan orokorrari buruzko partaidetza prozesua hasteko baldintzak zehaztu dituzte udal arduradunek. Irailean jarri gura dute martxan partaidetza prozesu hori, eta hori zuzendu eta dinamizatuko duen enpresa kontratatuko du Udalak. Baldintza orria onartu dute, 31.500 euroko aurrekontua ez eze.
Musikaire
Elorrio. Barikuan, uztailaren 11n, 22:30etik aurrera Argiņetan izango da Elorrioko Musikaireko hitzordua. Euskal musikaren erreferentzietako bat dugun musikaria izango da kontzertuan: Juan Carlos Perez.
HERRI LANAK
Elorrio. Kurutziaga ingurua berrantolatu gura dute udal arduradunek, eta horretarako zabaldu berri dute lehiaketa irekia. Hirigintza lanak dira bertan egin gura dituztenak eta 340.676 euroko aurrekontua zehaztu du Udalak.
DIRU-LAGUNTZAK
Elorrio. Herriko ikastetxeei bideratutako diru-laguntzen birbanaketa egin du Udalak. Aurten, Elorrioko ikasle kopuruaren araberako diru-laguntza jasoko dute ikastetxeek. Hala ere, aurrera begira, “ikastetxearen proiektuaren arabera” bideratu gura dituzte laguntzak, Niko Moreno alkateak azaldu duenez. “Aurtengoa, trantsizio urtea ere bada, eta Hezkuntza Batzordean eztabaidatutako irizpideen arabera emango ditugu”.
PROTESTA
Elorrio. Subkontratazioa=prekarietatea, ekiparazioa orain lelopean protesta egin dute Elorrioko eta Zornotzko udaletxeen aurrean, Udalotako kontraten bitartez azpikontratatutako garbitasuneko langileek. ELA sindikatuak deituta egin dute protesta. Joan zen barikuan egin zuten Elorrion, 12:00etan, eta, Zornotzan, berriz, ekainaren 26an, eguenean, egingo dute, 19:30ean.
URA GAINEZKA
Elorrio. Asteak aurrera egin ahala normaltasunera bueltatu da Elorrio, astelehen arratsaldean botatako euri-jasaren eraginez hainbat garaje eta industriatan ura sartu ondoren.
DEIALDIA
Elorrio. Inori ezer “inposatu” gabe “denon ideiak eta proiektuak defendatu eta gauzatzeko jokaleku bat” sortzeko beharra nabarmendu, eta, maitzaren 10ean, Elorriotarren berbia errespetatu lelopean manifestazioa egingo dutela iragartzeko agerraldia egin du herritar talde batek: “Ez da inoiz inon gatazkarik konpondu alde bat baztertuz, eta ezker abertzalea baztertzeak eta jipoitzeak ez du gatazka konpontzeko balioko”.
JAI EGUNA
Elorrio. Jai handia da Elorrion uztailaren 4a, Balendin Berrio-Otxoaren eguna; San Inaziorekin batera Bizkaiko zaindaria dena. Txistularien kalejirak hasi zuen eguna eta, aurten, santu izendatu zuteneko 20. urteurrena bete izanarekin lotutako irudi, liburuxka zein jakiak saldu dituzte.
Kirolak
Elorrio. Uztailaren 5ean parapente topaketa egingo dute, Udalatxeko meatzeetatik irtenda
TOPAGUNEA
Elorrio. Kainaberaren bitartez udaldia igarotzera etorritako ume errusiarrak eta etxeetan hartu dituzten familiak Argiņetan batu ziren joan zen asteburuan.
VIII. EDIZIOA
Elorrio. Musikaire abiatzearekin batera, VIII. Azoka Kulturala izan zen asteburuan. Hainbat lagun bertaratu zen han batutako antzinako liburu, binilo eta mineralez betetako erakustokiak ikustera. Motor erakusketa ere izan zuten aukeran.
KREDITU ERANTSIA
Elorrio. Hainbat hirigintza-lan egin guran ia milioi bat euroko kreditu erantsia onartu du udalbatzarrak. 2007ko diruzaintzako gaindikinarekin lortu dute 945.100 euroko diru-atala. Aldatzekua Jauregian irisgarritan neurriak hartu gura dituzte, Kurutziaga ingurua berrantolatu eta Padura eta Julian Ariņo arteko bidegurutzea konpondu, besteak beste.