Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak binakako pilota txapelketa irabazi du Leire Galeanorekin batera

Anboto 2024ko api. 22a, 10:34
Ainhoa Ruiz de Infante eta Leire Galeano txapelarekin. (Argazkia: Goiena)

Zapatuko finalean Maddi Barrocal eta Naroa Agirre hartu zituzten mendean.

Ados Pilota elkarteko binakako txapelketaren finalek ikusmina piztu zuten zapatuan eta Antzuolako udal pilotalekua lepo bete zen. Txapelketa nagusian Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak eta Leire Galeanok 22-17 menderatu zituzten Maddi Barrocal eta Naroa Agirre.

Hasieratik partidua oso lehiatua izan zen, tanto luzeekin eta errematerako aukera gutxirekin. Atzean lehia polita izan zuten Galeanok eta Agirrek, batak besteari ederki eutsiz. Aurrean Barrocal jokoa nahasten saiatu zen, baina urdinek ondo eutsi zieten saiakerei. 15-19 izan zen urdinek lortu zuten abantailarik handiena neurketan zehar, eta, bazirudien hortxe amaituko zela neurketa. Orduan, gorriek bi tanto egin zituzten, markagailuan 17-19 hurbiltzeko. Baina hortik zuzen joan dira 22ra Ruiz de Infante eta Galeano.

Promesa mailako finalean Ibarrola-Vertiz bikotea 22-18 nagusitu zen Aranburu-Arrastia bikotearen aurka.

Finaleko jaialdi osoko argazkiak eta kronika Goiena.eus atarian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!