Azaroak 25: Indarkeria sexistaren kontrako eguna

Indarkeria sexistaren aurka kalez kale Zornotzan

Anboto 2014ko aza. 25a, 13:47

Azaroaren 29an aktore batek ‘Genero indarkeriaren aurrean ez ezazu orririk pasa’ leloa zabalduko du Zornitzako kaleetan.

“Genero indarkeriaren aurrean ez ezazu orririk pasa”. Hori da azaroaren 29an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Zornotzako kaleetan zehar aktore batek aurkeztuko duen leloa, indarkeria matxistak dakartzan kalteez kontzientzia hartzeko. Interpretazio-lanekin batera, liburuen orrialdeak markatzekoak banatuko ditu zornotzarren artean, eta emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez paso ez egiteak daukan garrantzia azpimarratuko.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Udal liburutegiak eta Berdintasun arloak 5 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta, ipuin kontalariaren saioa antolatu du gaur, 18:00etan hasita. Ipuin eta liburu ez-sexistak, adinka eta gaien arabera sailkatuta, biltzen dituzten familientzako gidak ere banatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!