Azaroak 25: Indarkeria sexistaren kontrako eguna

Isildutako bizitzak islatuz erakusketa prestatu dute Pinondon

Anboto 2014ko aza. 21a, 10:04

Guatemalako Pochuta herriko emakumeek bizi dituzten indarkeria moten gaineko ikerketa egin du Durangoko Bateginez gobernuz kanpoko erakundeak. Han bizi eta ikusitakoak hitzez ez ezik, irudietan ere erakutsi gura dituzte. Horrela, azaroaren 24tik abenduaren 12ra Vidas silenciadas izeneko erakusketa egongo da ikusgai Pinondoko Andragunean.


Datorren astelehenean, 19:30ean, erakusketaren aurkezpena egingo dute, eta baita bertako argazkietatik bisita gidatua ere, bertaratzen denari Pochutako egoerari buruzko informazio zehatzagoa eskaintzeko.
Durangon beste hainbat ekimen daude Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Azaroaren 25ean, 13:00etan, elkarretaratzea egingo dute udaletxe pareko plazan; 19:00etan manifestazioa hasiko dute Andra Maritik.

Azaroaren 28an, 20:30ean, Sex o no sex ikuskizuna eskainiko du Oihulari Klown taldeak San Agustin Kulturgunean. Sexuaren gaineko gorabeherak umoreagaz landuko ditu.
Abenduaren 10ean Suspergintza Taldeak emakumeei laguntzeko sareak izango ditu berbagai. Andereak elkarteak antolatutako hitzaldia 18:30ean hasiko da, Andragunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!