Azaroak 25: Indarkeria sexistaren kontrako eguna

Elkarretaratze jendetsua emakumeenganako indarkeriaren kontra

Anboto 2014ko aza. 25a, 16:08

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna dela-eta, 200 lagun inguru bildu dira gaur eguerdian Mallabiko udaletxe aurrean. Berdintasun Kontseiluak egin du 12:00etan kontzentraziorako deia. Pello Mugarzak idatzitako bertsoekin hasi eta amaitu dute protesta ekitaldia. Tartean, azken osoko bilkuran adostutako emakumeenganako indarkeriaren kontrako adierazpen instituzionala irakurri dute.

Kantatu dituzten bertsoak hemen:

 

Indarkeriaren kontra

Egin nahi dugu borroka

Errespetua gordez hitz egin

eta errespetuz joka

etorkitzuna bizikidetzan

oinarritua dago ta

 

Errespetua oinarri

neska ta mutil elkarri

indarkeriarn kontra gaudela

egin nahi dugu aldarri

begirunea bihur dezagun

harremanen ezaugarri

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!