Azaroak 25: Indarkeria sexistaren kontrako eguna

Azaroaren 25a: manifestazioa Durangon, eta elkarretaratzeak hainbat herritan

Anboto 2014ko aza. 25a, 10:21

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, erakundeek eta mugimendu feministako elkarteek hainbat elkarretaratze deitu dituzte Durangaldeko herrietan. Durangon manifestazioa abiatuko dute 19:00etan Andra Maritik.

Mobilizazioak herririk herri:

- Abadiño: 18:00etan elkarretaratzea, Trañabarren kalean

- Berriz: 19:00etan elkarretaratzea, Urtiaga plazan

- Elorrio: 19:00etan plazan

- Durango: 13:00etan elkarretaratzea Udaletxe plazan, eta manifestazioa arratsaldean, 19:00etan Andra Marin hasita

- Zaldibar: 18:30ean Lehendakari Agirre kaleko parke zaharrean geratu dira. Hamar minutuko isilunea egin eta genero indarkeriaren kontrako ibilbidea egingo dute gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!