Autobus zerbitzu "publiko eta duin" baten aldeko martxan 30 bat lagunek parte hartu dute, gehienak otxandiarrak. Zapatu eguerdian orduerdiko kontzentrazioa egin zuten Gasteizko Aldundiaren parean. Irailerako erantzunik jaso ezean “argi dugu zarata ateratzen jarraituko duguna".
Durango-Gasteiz lineako erabiltzaileek antolatutako oinezko martxa aurreikusitako moduan irten zen. Bariku eguerdian 30 bat lagun irten ziren Durangotik. Mañarian hiru neska batu zitzaizkien eta eurekin egin zuten ibilbidea Txakurzulora arte. Otxandiora aurreikusitako ordutegia baino lehen heldu ziren, 19:30 inguruan. San Antonio auzoan, ermitaren parean, hainbat herritar zain izan zituzten euren babesa eskaini eta denak elkarrekin plazarantz manifestazio antzerakoan abiatzeko.
Zapatuan 09:30ean abiatu eta 12:30 inguruan heldu ziren Legutiora. Handik Gasteizera arteko bidea autoz egin zuten. Gasteizko autobus estazio zentralean kontzentrazio bat egin eta kalez kale, tanborragaz eta txilibituekin burrundada atereaz, Aldundiaren egoitza parera joan ziren. Aldundiko eskaileretara igo ziren jende gehiagok ikus zitzan, baina segurtasuneko langileek “bultzaka” jaitsi erazi zituzten Jone Gonzalez de Audikana martxako parte hartzaileetako baten esanetan: “Beste era batera jokatu zezaketela uste dugu”.
Orain Aldundi bietako erantzunaren zain geratuko dira: “Oraingoan erantzun bat jasotzea espero dugu. Irailean zehar erantzunik jaso ezik, argi dugu zarata ateratzen jarraituko duguna”.
Martxako parte hartzaileak:
Urkiolan gora:
Aldarriz betetako furgoneta martxan ibili zen: