Durango-Gasteiz autobus linea

Gasteizerako linearen kexak udalak eroango ditu Arabako Aldundira

Anboto 2014ko ots. 7a, 14:36
Arabako Foru Aldundiak esan du 2015era arte ez duela hobetuko Durango-Gasteiz autobus linea, eta horren aurrean, erabiltzaileen kexak erraztea erabaki du udalak.

Alicia Ruiz de Infante diputatu arabarrak esandakoei erantzun die Durangoko Udalak. "Foru diputatuak dio kexak murriztu egin direla, baina autobuseko erabiltzaileek diote Durango eta Gasteiz arteko autobus zerbitzuak eragindako arazoek bere horretan jarraitzen dutela". Horregatik, erabiltzaileei kexak aurkezteko erraztasunak ematea erabaki du udalak. Herritarren Arretarako Zerbitzuan formulario bat bete behar dute erabiltzaileek, eta gero udalak eroango ditu guztiak Gasteizera.

Ruiz de Infantek, Aldundian EAJren galderei erantzunez, adierazi zuen Alsa enpresak 2015era arte daukala zerbitzuaren esleipena, eta bitartean ez dutela hobekuntzarik egingo zerbitzuan. Durangokoak dira zerbitzuaren erabiltzailen %80, eta 160 lagunek kexa aurkeztu zuten iaz udalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!