Arabako Batzar Nagusietako EAJk interpelazioa egin ondoren, eta Gasteiz-Durango autobus-linearen erabiltzaileek egindako "salaketa larriak" aintzat hartuta, EAJk mozioa aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan. Hiriarteko garraio sare berriaren proiektuan aurreikusten diren neurriak lehenbailehen martxan jartzea eskatzen dute jeltzaleek, alegia, foru aldundiak joan zen otsailaren 5eko bilkuran iiragarritakoak.
Durangoko alkate jeltzaleagaz, Mari Jose Balier alkateordea eta garraio eta zirkulazio
zinegotzi-delegatu Iker Oceja egongo dira Arabako Batzar Nagusien osoko bilkuran. Erakunde horren webgunetik jarraitu ahal izango da 09:00etan hasiko den batzarra.
Durangoko alkateak arazo honen berri eman izan dio Arabako Herri-lan eta Garraio foru diputatuari Durango-Gasteiz autobus-linearen erabiltzaileen izenean, Durangoko udal arduradunek ohar baten azaldu dutenez.