Durango-Gasteiz autobus lineako erabiltzaileek ordu erdiko kontzentrazioa egingo dute astelehenean, 12:30ean, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon duen egoitzan.
Garraio publiko duin bat eskatuko dute. Horrez gainera, ekainaren 28an eta 29an Durangotik Gasteizera (Arabako Aldundiaren egoitzara)oinezko martxa bat egingo dute.