Durango-Gasteiz autobus linea

Garraio publiko eraginkorra eskatuko dute erabiltzaileek

Anboto 2013ko mai. 10a, 12:30

Durango-Gasteiz autobus linea erabiltzen duten erabiltzaileek \"garraio publiko eraginkorra\" eskatuko dute gaur, 17:30ean, Otxandioko plazan eskainiko duten prentsaurrekoan

Durango-Gasteiz autobus linea erabiltzen duten erabiltzaileek "garraio publiko eraginkorra"eskatuko dute gaur, 17:30ean, Otxandioko plazan eskainiko duten prentsaurrekoan.

 

Arabako Aldundiko kontzesioa da linea hori, eta Alsak “erabateko autonomiaz” kudeatu dezakeela salatu dute, ordutegia, prezioa eta abar euren irizpiden arabera ezarrita. Autobus zerbitzua “orain 15 urtekoa baino txarragoa” dela diote (puntualtasun eza, beteta datorrelako kanpoan geratzea…), eta “honi autobusen egoera eskasa gehitu behar zaio”. Kontzesio hori laster bukatuko denez, “inoiz baino beharrezkoago ikusten dugu Arabako eta Bizkaiko Aldundien inplikazioa zerbitzu hau diru publikoz kudeatzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!