Durango-Gasteiz autobus linea

Gasteizerako autobusaren erabiltzaileek mozioa aurkeztu dute

Anboto 2014ko eka. 25a, 16:50
Durangotik Gasteizerako autobusaren erabiltzaileek mozio bat aurkeztu dute Durangoko udalbatzarrean. Alkateari arazoa bere gain hartzea eskatu diote, eta gaiagaz Bizkaiko Foru Aldundira jotzea ere bai. Gainera, esleipen berrian zerbitzu duina ezartzea exijitu dute.

Besteak beste, autobusa orduro egotea, baldintza teknikoak bermatzea, prezioetan irizpide sozialak kontuan hartzea eta autobusa Gasteizko campuseraino heltzea. EAJk mozioa babestu du, eta Aitziber Irigoras alkateak adierazi du dagoeneko egina diela batzarrerako gonbidapena Bizkaiko eta Arabako aldundiei, eta autobusa pasatzen den gainontzeko herrietako ordezkariei. Uztailaren 1ean izango da batzarra, Durangon.


Eider Uribek (Bildu) azaldu du berak dakiela Bilduko alkateak agertuko direla. Irigoras kritikatu du, duela hilabete batzuk ez zuelako lan bateraturako Bilduren eskaintza onartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!