Guztira durangarrek 70 alegaziotik gora aurkeztu dituztela azaldu du EH Bilduk: "Arabako Foru Aldundiak esleitu nahi duen kontratu berriaren baldintzak onartezinak iruditzen zaizkigu". Garraio publikoa zaindu beharrean, "ibilgailu pribatuaren hazkundea" ekarriko du linea berriaren kontratazioak, EH Bilduren ustez.
Garraio publiko duina lortzeko bidean, erabiltzaileen eta Durangaldeko erakundeen artean elkarlana egotea "ezinbestekoa" dela azaldu dute ohar bidez. Orain arteko dinamikagaz jarraitzeko, batzar irekia antolatu dute, 19:00etan Pinondo Etxean.