160 erabiltzailek zerbitzuagatik kexa agertu zuten udalean, eta iazko urrian horietako bik hitza hartu zuten udalbatzarrean. Autobusak ez dira orduro irteten, eta azkenaldian baldintzak txartu egin direla adierazi zuten: atzerapenak, aurrez kontsultatu bako ordutegi aldaketak, matxurak... Linearen erabiltzaileen %80 durangarrak izanda, inplikazioa eskatu zioten udalari. Egoeraren aurrean, Aitziber Irigoras alkatea Ruiz de Infantegaz batzartu zen, Durangoko erabiltzaileen kexak transmititu asmoz.
Alsari, espedientea
Atzo agerraldia EAJren eskutik etorri den hurrengo ekimena izan da. Autobus linea Alsa enpresak kudeatzen du, eta lizentzia 2015era arte edukiko duela argitu zuen Ruiz den Infantek. Gainera, iragarri zuen espediente bat zabaldu diotela enpresari, jasotako kexengatik.