Iurreta LHII

Iurreta Lanbide Heziketa LHII, Iurretan dagoen irakaskuntza publikoko lanbide heziketako ikastetxea da. Bere eginkizuna pertsonak lan mundurako prestatzea da. Ikastetxe hau 1978-79 ikasturtean sortu zen eta hasieran bost lanbide edo espezialitatetan prestatzen zuen ikaslegoa: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Kimika. Urteak igaro ahala, zenbait aldaketa gertatu dira (batxilergoa ere irakasten zen urte batzuetan zehar), eta gaur egun jorratzen diren espezialitateak honako hauek dira: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta. Ziklo guztiak euskaraz ala elebitan ematen dira. Bizkaia mailan, lanbide heziketako ikastetxeetan zikloak euskaraz ematen aitzindari izan da ikastetxe hau, ia sortu zenetik hasi baitzen irakasgaiak euskaraz ematen. Ikasleek sasoian egiten dituzten ikasketa profesionaletaz gain, lan munduan aritzen diren beharginak teknologia berrietan eguneratzeko edo birziklatzeko ikasketak ere garatzen dira. Gainera, langabezian dagoen jendea lanbide berrietan trebatzen da.

Euskadiko txapeldunak Euskelec auto elektrikoen lehiaketan

2021 mai 31 Iurreta

CO2 neurgailua

2021 api 14 Iurreta

30 egun bizikletaz ikastetxera

2021 api 14 Iurreta

Cycle Friendly Employer ziurtagiria lortu dugu

2021 mar 23 Iurreta

Martxoak 8 "Bizitza hobetu ziguten emakumeak"

2021 mar 09 Iurreta

Jostaiurretak jasotako dirua Geube elkarteari eman dio.

2021 ots 17 Iurreta

'Aste Digitala' arrakastaz burutu da Iurreta Lanbide Heziketan

2020 abe 09 Iurreta

"Aste Digitala" Iurreta Lanbide Heziketan

2020 abe 02 Iurreta

Elektronikako ikasleek I´m bizi lehiaketan 2. saria lortu dute

2019 urr 30 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketak 40. urteurrena ospatu du

2019 eka 21 Iurreta