Iurreta Lanbide Heziketa LHII, Iurretan dagoen irakaskuntza publikoko lanbide heziketako ikastetxea da. Bere eginkizuna pertsonak lan mundurako prestatzea da.
Ikastetxe hau 1978-79 ikasturtean sortu zen eta hasieran bost lanbide edo espezialitatetan prestatzen zuen ikaslegoa:
• Fabrikazio mekanikoa.
• Elektronika.
• Automozioa.
• Administraritza.
• Kimika.
Urteak igaro ahala, zenbait aldaketa gertatu dira (batxilergoa ere irakasten zen urte batzuetan zehar), eta gaur egun jorratzen diren espezialitateak honako hauek dira:
• Fabrikazio mekanikoa.
• Elektronika.
• Automozioa.
• Administraritza.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta.
Ziklo guztiak euskaraz ala elebitan ematen dira. Bizkaia mailan, lanbide heziketako ikastetxeetan zikloak euskaraz ematen aitzindari izan da ikastetxe hau, ia sortu zenetik hasi baitzen irakasgaiak euskaraz ematen.
Ikasleek sasoian egiten dituzten ikasketa profesionaletaz gain, lan munduan aritzen diren beharginak teknologia berrietan eguneratzeko edo birziklatzeko ikasketak ere garatzen dira. Gainera, langabezian dagoen jendea lanbide berrietan trebatzen da.
Ikasleak eta irakasleak lanean fin aritu ziren. "Zaindu dezagun natura denon artean" lelopean eman zuten goiz guztia gelditu barik. Esker berezia Iurretatako Udalari emandako laguntza guztiagatik.