Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu duten eskualdeko Udaletan erroldatutako 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Proiektuak gutxienez hiru pertsonez osatutako taldeek aurkeztu beharko dituzte. Helburuak ondoko hauek izanik:
– Gazteria kultura ekintzailera eta enpresa berriak sortzeko kulturara hurbiltzea
– Udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa ideia berrien garapena bultzatzea.
– Enpresaren kulturari laguntza ematea eta zabaltzea zonaldeko pertsona ekintzaileen artean.
– Enpresa sarearen ezagutza hobetzea herritarren artean.
– Eskualdeak negozio aukera berriak sustatzeko eta bultzatzeko duen eginkizuna zabaltzea.