Iurreta LHII

Iurreta Lanbide Heziketa LHII, Iurretan dagoen irakaskuntza publikoko lanbide heziketako ikastetxea da. Bere eginkizuna pertsonak lan mundurako prestatzea da. Ikastetxe hau 1978-79 ikasturtean sortu zen eta hasieran bost lanbide edo espezialitatetan prestatzen zuen ikaslegoa: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Kimika. Urteak igaro ahala, zenbait aldaketa gertatu dira (batxilergoa ere irakasten zen urte batzuetan zehar), eta gaur egun jorratzen diren espezialitateak honako hauek dira: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta. Ziklo guztiak euskaraz ala elebitan ematen dira. Bizkaia mailan, lanbide heziketako ikastetxeetan zikloak euskaraz ematen aitzindari izan da ikastetxe hau, ia sortu zenetik hasi baitzen irakasgaiak euskaraz ematen. Ikasleek sasoian egiten dituzten ikasketa profesionaletaz gain, lan munduan aritzen diren beharginak teknologia berrietan eguneratzeko edo birziklatzeko ikasketak ere garatzen dira. Gainera, langabezian dagoen jendea lanbide berrietan trebatzen da.

Azoka solidarioa

2016 abe 23 Iurreta

ASEBI ELKARTEAREN HITZALDIA

2016 abe 15 Iurreta

GRIT PROIEKTUA

2016 aza 17 Iurreta

ITELAZPIKO ERREPETIDORERA BISITA

2016 aza 03 Iurreta

SARIA IURRETA LHI IKASTETXEARENTZAT

2016 aza 03 Iurreta

Lanbide heziketa orientazioa eta aholkularitza

2016 uzt 07 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketa. ZIKLO GUZTIAK EUSKARAZ.

2016 mai 25 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketa. ZIKLO GUZTIAK EUSKARAZ. Aurrematrikula Ekainaren 6tik 17ra
Lanbidek egindako inkestak argitaratu dira.

2016 mai 06 Iurreta

ATEAK ZABALIK IARDUNALDIA

2016 mai 04 Iurreta

ZIKLO BERRIA

2016 api 20 Iurreta

Automozioko ikastaroa

2016 api 20 Iurreta

Atzerriko enpresetan praktikaldiak

2016 mar 02 Iurreta