Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Tknikaren bitartez (Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa), koordinatzen du erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloetako ikasleei zuzendutako Ikasenpresa programa.
Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.
Programaren helburua,
Ikasenpresa bat sortzea, ikaslegoa ekintzaile izateak zer suposatzen duen ikasteko.
Ikaslegoaren konpetentziak garatzea profesional on-enpleagarri eta pertsona aktiboak izateko eta ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.
Ikaslegoa autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.
Joan den otsailaren 14ean VIII. Ikasenpresa Azoka ospatu zen Eibarren. 2000 ikasle inguru elkartu ziren bertan, guztira 81 Lanbide Heziketa ikastetxe eta Ikasenpresan landu diren 890 proiektuetatik, 376 aurkeztu ziren.