Iurreta LHII

Iurreta Lanbide Heziketa LHII, Iurretan dagoen irakaskuntza publikoko lanbide heziketako ikastetxea da. Bere eginkizuna pertsonak lan mundurako prestatzea da. Ikastetxe hau 1978-79 ikasturtean sortu zen eta hasieran bost lanbide edo espezialitatetan prestatzen zuen ikaslegoa: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Kimika. Urteak igaro ahala, zenbait aldaketa gertatu dira (batxilergoa ere irakasten zen urte batzuetan zehar), eta gaur egun jorratzen diren espezialitateak honako hauek dira: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta. Ziklo guztiak euskaraz ala elebitan ematen dira. Bizkaia mailan, lanbide heziketako ikastetxeetan zikloak euskaraz ematen aitzindari izan da ikastetxe hau, ia sortu zenetik hasi baitzen irakasgaiak euskaraz ematen. Ikasleek sasoian egiten dituzten ikasketa profesionaletaz gain, lan munduan aritzen diren beharginak teknologia berrietan eguneratzeko edo birziklatzeko ikasketak ere garatzen dira. Gainera, langabezian dagoen jendea lanbide berrietan trebatzen da.

Angelman sindromedunen aldeko merkatu solidarioa

2016 ots 01 Iurreta

2016ko Odol Emaileen Astea

2016 urt 25 Iurreta

2016ko Odol Emaileen Astea

2016 urt 25 Iurreta

2016ko Odol Emaileen Astea