Iurreta LHII

Iurreta Lanbide Heziketa LHII, Iurretan dagoen irakaskuntza publikoko lanbide heziketako ikastetxea da. Bere eginkizuna pertsonak lan mundurako prestatzea da. Ikastetxe hau 1978-79 ikasturtean sortu zen eta hasieran bost lanbide edo espezialitatetan prestatzen zuen ikaslegoa: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Kimika. Urteak igaro ahala, zenbait aldaketa gertatu dira (batxilergoa ere irakasten zen urte batzuetan zehar), eta gaur egun jorratzen diren espezialitateak honako hauek dira: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta. Ziklo guztiak euskaraz ala elebitan ematen dira. Bizkaia mailan, lanbide heziketako ikastetxeetan zikloak euskaraz ematen aitzindari izan da ikastetxe hau, ia sortu zenetik hasi baitzen irakasgaiak euskaraz ematen. Ikasleek sasoian egiten dituzten ikasketa profesionaletaz gain, lan munduan aritzen diren beharginak teknologia berrietan eguneratzeko edo birziklatzeko ikasketak ere garatzen dira. Gainera, langabezian dagoen jendea lanbide berrietan trebatzen da.

Iurreta Lanbide Heziketak Iurretako Bibliotekari egindako dohaintza

2023 aza 30 Iurreta

Durangoko 1. goitibehera jeitsiera

2022 urr 17 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketako elektronikako mintegia Orobiogoitiako ikasleekin lanean

2022 mai 19 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketak "Zuhaitz eguna" ospatu du

2022 mar 03 Iurreta

Ikasleak eta irakasleak lanean fin aritu ziren. "Zaindu dezagun natura denon artean" lelopean eman zuten goiz guztia gelditu barik. Esker berezia Iurretatako Udalari emandako laguntza guztiagatik.
"Atzokoak, gaurkoak eta biharkoak" saria jaso dute Iurreta Lanbide Heziketako irakasleek

2021 abe 01 Iurreta

Ander Urigoitiak, Iurreta Lanbide Heziketako ikasleak, Itelazpi saria irabazi du

2021 aza 08 Iurreta

Euskoskills 2021 txapelketan irabazle

2021 aza 03 Iurreta