Jostaiurretak jasotako dirua Geube elkarteari eman dio.

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2021ko ots. 17a, 12:32

Jostaiurretak, ikasleek sortutako ikasenpresa proiekturako enpresak jostailuak salgai jarri ditu ikastetxeko harrera gunean.
Ziklo desberdinen artean elkarkidetzan garatutako proiektua da. Ikasleek bildutako diru guztia Durangoko GeuBe elkarteari emango diote.

Iurreta Lanbide Heziketako ikasleek  Ikasenpresa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Tknikaren bitartez (LH-rako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa), koordinatzen duen erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleei zuzendutako Ikasenpresa programan parte hartu dute beste ikasturte batez. 
Ziklo ezberdinetako ikasle taldeak modu egokian koordinatuz, eta euren trebeziak erabiliz hainbat jostailu sortu dituzte ondoren salmentan jartzeko. 
Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!